XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIGAKO LOREA Uztaileko eguzkia bere gingan Iruñeako Karlos III kaleko galipot lurrintsu gainean mugitzen diren bizidun guztiak gorrotorik bizienez sastakatzen.

- On Julian! Ahotsak ba du doinu ezti, errukarri, apala.

Mintzoduna espaloian geldi eta lotsati: hogeita bost urte inguruko neskatxa argal, luze, bikain, galanta, nabarmen pintatua.

Zigako apezaren aurpegian haseran harridura.

Baietz ba, ezagutzen zaituegula, apezok, beste edozein bezala jantzirik bazabiltzate ere, tokirik harrigarrienetan ere.

Horra hor on Julian, 40 urtetako gizon segail, kolore osasuntsua. Apeza, apeza, apeza. Emakume, emakume, emakume.

- Berorrekin... zurekin hitz egin nahi nuke.

Ezagutzen al nauzu? Bi urte ikusi gabe.

Behoka ederra zegok.

Neskatxak begiak apaldu ditu.

Masail zurbiletan pinturaldi lodia izan ez balu, ahalke kolorea nabaritu izango zitzaiokeen, noski.